Google Drive: Inprimakiak
 Googlek duen aplikazio nagusietako bat da. Era errazean inprimakiak sortu, bidali eta erantzunak kalkulu orri batean jasotzeko balio du.
Googlek duen aplikazio nagusietako bat da. Era errazean inprimakiak sortu, bidali eta erantzunak kalkulu orri batean jasotzeko balio du. Bideoaren iraupena: 28' 43"
 Bideoaren iraupena: 28' 43" Bideoaren atalak:
 Bideoaren atalak:
1. Sarrera: Googleren Inprimakiak egiteko tresnaren azalpen orokorra egiten da. Pantailaren egitura eta atal nagusien azalpen orokor bat egiten da.
2. Galderak: Inprimakian erabili ditzakegun galdera mota desberdinak eta bakoitzaren aukera eta ezaugarriak erakusten dira.
3. DBLO lege oharra: Datu pertsonalak eskatzen diren neurrian DBLO ( Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa) bete behar dela adierazi eta testua non txertatu daitekeen azaltzen da.
4. Diseinua: Aplikazioak gure inprimakiaren diseinua aldatzeko ematen dizkigun aukerak erakusten dira.
5. Inprimakien atalak: Inprimakiak ataletan banatu daitezke eta inprimakia betetzean zein ataletik zein atalera joko duen definitzen da. Hau guztia nola egiten den azaltzen da tarte honetan.
6. Bidalketak eta erantzunak: Inprimakia prest dugunean nola bidaltzen den azaltzen da. jendeak inprimakia osatzen duen neurrian, erantzunak non eta nola jasotzen diren ere erakusten da.
7. Ezarpenak: Inprimakiaren ezarpen eta aukera desberdinak erakusten dira: erantzuna editatu daitekeen, zeinek bete dezakeen, betetzen duenaren datuak jasoko diren eta abar.
8. Zuzenketak eta ebaluazioak: Inprimakiak azterketa moduan ere erabili daitezke. Momentuko zuzenketa automatikoa (galderen baitan)edo eskuzko zuzenketa erabili daitezke.