Beno, eguerdian esandakoa laburbilduko deutsuet:
- Euskararen astera arte egingo den kanpainari buruz da; beraz helburua euskeraz berba egitea da, nola ez. EUSKERAREN TERMOMETROA/ EUSKAROMETROA
- ASTERO tutoretza edo euskerako saio baten egitea proposatzen da.
- EREDUA tutoteei emon deutsuet (termometro bat kartulina batean pegatuta). Roberto, zeurea nik dekot, astelehenean azalduko deutsut.
- ERABILERA:
- Guztira 40 puntu emoteko aukera egongo da. Esan bezala, astero puntuen banaketa egin behar da, hausnarketa txiki bategaz (nire ustez hobe astearen amaieran bada, holan astean zehar egindakoa hobeto aztertzeko aukera baitago).
- Puntuen banaketa eta koloreak (nola margotu):
* 4ptu. tutoreagaz.
* 2ptu. pasabide eta patioan.
* 2ptu. jantokian (ikasleetaz fidatu beharko...).
* 2ptu. espezifikoakaz.
GEHIENEZ, ASTERO, 10 PTU.
- SARIA: kolektiboa izango da, gela osoarentzako: pelikula bat ikustea eta, gure izanez gero, jateko zeozer (osasuntsua, ahal den neurrian).